castellano
euskara
français
português
English

email@gerttz.net

BIOGRAFIA

GAINBEGIRAKETA

IDAZKIAK

Poesia

Kontakizun laburrak

Txisteak

Kultura

Espiritualtasuna

Iritzia

Gramatika

DEKLAMAZIO LIBURUA

URREZKO ESALDIAK

BIBLIOGRAFIA

PENTSAMENTUA

GEHIAGO

Gizateriaren Etorkizunerako Oinarri Etikoak

(HAU LIBURU EGITASMO BATEN LABURPENA DA. ESKURATU NAHI IZANEZ GERO JAR ZAITEZ NIREKIN HARREMANEAN, BATEZ ERE BERE GARAPENA LAGUNDU NAHI IZANEZ GERO, CROWDFOUNDING MODUAN O MIKROBABESLETZA MODUAN. LIBURUAREN ERDITIK HURBIL NAIZ JADA)

 

HITZAURREA

XIV. mendearen erdialdean izurri beltza ikaragarria izan zen Asian, Europan eta Afrika iparraldean. Pandemia latza. Estimazioen arabera, toki hauetako populazioaren herena eta erdia artean hil omen zen. Hari aurre egiteko egindako guztia alperrik izan zen, ze, gaitzaren zergatiak ezagutu barik, ezin izan zen inolaz ere asmatu berau gainditzeko bitartekoekin. Edozein ahalegin alperrikakoa zen, jatorria, mekanismoak eta gaitza bera ezezagunak baitziren.

Logikoa eta ulergarria da horrela gertatzea. Eta horixe gertatzen da arazo guztiekin.

Indarkeriarekin gauza bera gertatzen da. Badakigu izurria dela, badakigu guztioi eragiten digula (baita beste izakiei ere) baina, zer den, nola jaiotzen den, hedatzen, eraldatzen den ez dakigunez, berau gainditzeko ahaleginak hutsaren hurrengoak dira, eta pandemiak zabalduz eta gu kaltetuz jarraituko du hori konpondu bitartean.

Ze biolentziak biolentzia sortzen du. Norbaitek zirkulua eteten duen arte.

Eta txundigarria baldin bada ere, indarkeriaezaren arloko autoritate handiek ez zuten indarkeria kontzeptua definitu (Lao-Tse, Immanuel Kant, Jean-Marie Muller, Jean-Baptiste Libouban, Aldous Huxley, Osho, Marshall Rosemberg), edo modu eskasean egin zuten (Shantidas), modu inkoherentean edo inkonsistentean (Jiddu Krishnamurti, Munduko Osasun Erakundea, Gandhi, Johan Galtung...). Azken hauxe gertatzen zaie ere indarkeriezaren autoritate txikiei ere (Arturo Torres, Xavier Bekaert, KEBekoak, Thomas D'Ansembourg...), eta ia hizkuntza guztietako Wikipediako artikuluei ere.

Liburu honetan hortan ahalegintzen naiz, indarkeriari buruzko azterketa sakona egiten, eta definizio erabilgarri eta zehatza ematen. Honen ondorioak eta inplikazioak sendo aztertzen ere. Bidaia zirraragarria, ikusi ahal izango duzuenez.

Gaiarekiko nire kezka sortu zen, apika, jendea bere jarrera eta iritzi politikoengatik erahiltzen zen herri batean jaio eta bizi izan nintzelako. Beren plana edozeren gainetik inposatu nahi zutenen aldetik jazarpena sufritu nuen, egunez egun. Eta ez naiz ari gerra hortako alde bakarraz. Biak (era berean fatxak) ari ziren gogorkeriaz.

...

SARRERA

Gaiari buruz hainbat hitzaldi eman ditut (nahi eta espero baina gutxiago, egia esan) eta, berauetan, beti hasi naiz jabetuz bakoitzak baduela definizio bat (intuizio bat, bederen) indarkeria zer denari buruz, baina definizio (edo intuizio) hauek erabat desberdinak dira.

Horregatik, deuse baino lehen, hurrengo testa betetzea eskatuko dizut, eta, liburua irakurri ostean, berriz ere egitea. Kontzeptua ulertzeko moduan eboluziorik ba ote den ikusteko.

Segur aski hitzaldi hauetan gertatutakoa errepikatuko da, indarkeria zer den galdegitera jendea eraman ostean, hainbat definizio eta aspektua haintzat hartu ostean, bateratutako definizio batera iristea, nik deus ere inposatu barik, galdera bidez bideratu hutsarekin. Orduan hori gertatu zen, estilo maieutiko sokratiko hutsean.
Har dezagun testa amankomuneko lurra ereiteko modu gisa, partekatuko dugun esperientziak mintzaira bera erabiltzen lagun gaitzan.

Hitzek banatu egiten baigaituzte, esperientziek, ordea, batzen.

Hitzek (zein hizkuntzek), banatu egiten gaituzte. Elkar ulertzeko sortzen ditugu, baina, hizkuntza jakin bat tresna modura hartuta, ulertuko ez ditugun jendeak gehiago izanen dira, erabiliz ulertuko ditugunak baino: euskaraz, adibidez, euskaldunekin besterik ez naiz ulertuko, mundu mailan oso gutxiengo txikia dena. Eta gauza bera gainerako mintzaira ororekin. Hori, oraingoz, terminoen erabilpen desberdina haintzat hartu gabe. Eta kontutan hartu gabe hizkuntza bat inposatzen denean errengura sortzen dela.

Esperientziek, ordea, batu egiten gaituzte. Kontzertu eder batek bibraraziko gaitu eta jende (ia) guztia ados izanen da gustuko izan duela, gozatuko zuela, eta txalo egingo. Pertsonen artean esperientzia sendoa partekatzen denean lotura handia sortzen da elkarren artean. Hitzekin, ordea, zaila da hori, eta hemen, liburu honen alde honetatik, hitzak erabiltzera kondenatuta nago.

Espero dut, ere, nahikoa esperientzia amankomunean jartzea, liburu honek irakurtzen duenak espresatzen dudana bizi dezan. Gogamen zabaltasun nahikoarekin irakurriz gero zerbait ekarriko dio, indarkeria kontzeptuaren definizio berera iristen ez baldin bagara ere. Gutxienez definizio bat ala beste erabiltzera joka dezakegu, beraz, ondorio desberdinetara iristera.

Gonbidatzen zaitut testean deskribatzen diren egoeren deskribapenak irakurtzera, eta hauek markatzera indarkeriarik badutela iruditzen baldin bazaizu.

Ariketa hau are interesgarriagoa da taldean eginez gero, horrela berehala igertzen baita indarkeriaren definizio desberdinak ditugula.

Eta, ondorioz, edozein problema konpontzea zaila da, gauza berei izen desberdina ematen diegunean ala desberdinei berbera... nahasia suertatzen.

Espero dut, liburua irakurri ostean, testaren zure emaitzak aldatzea. Eta onartuko dugun definizio berriak lagun gaitzala indarkeriaz libreago den mundua eraikitzen.

 

INDARKERIAREN DEFINIZIO DESBERDINAK

Has gaitezen Lao-Tse-rekin indarkeria aipatzen duenean (Dao De Jing, 30 eta 31):

Gizon boteretsuek ez dute indarkeria erabili behar,
indarkeriak atzera itzultzeko ohitura baitu;
...
Armak biolentziarako tresnak dira, ez jakitunarentzat;
berak beste erremediorik ez dagoenean soilik erabiliko ditu,
bakea baitu maite eta ez du menperatzea gustuko.

...
armoniarik gabeko horrek indarkerian amaitzen du;

hau da nire irakaspena.

Onarpenik ez dagoenean ez dago harmoniarik. Lao-Tse-k ez dio hauxe  denik indarkeria, baina bai hartara daramala.

Badakigu gudan biolentzia dagoela. Noski, ze bertan borondate oposatuak daude.

Eta honek baduela zerikusirik harmoniagabeziarekin.

Interesgarria da Lao-Tse-ren ekarpena. Eta kontutan hartuko dugu ere biolentzia beti dator atzera bueltan (aurrerago errepikatzen duen ideia, eta indarkeria bere kontra itzuliko da, eta txikituko du) bertan dagoen egia aztertzeko.

...

Immanuel Kant-entzat, bakea gudagabezi hutsa da. Edo, bere kasuan, etsaitasun militarrarena edota horrelako asmoena.

Kant-ek ez du aipatzen indarkeriaren jatorria, ezta bere bilakaera edo habitata. Ez digu sikiera definiziorik eskaintzen. Beraz, Lao-Tse-k baina argitasun gutxiago ematen digu.

...

Jiddu Krishnamurti-rentzat borondate oro indarkeria da. Bizi garen artean beharrak, desirak, borondateak... ditugunez, dena da indarkeria. Ez dago biolentziagabeziarik borondaterik dugun artean, hau da, bizi garen artean. Berarentzat existitzea indarkeria da. Arima hutsa garen arte ez dugu bakerik izanen. Hil arte. Orduan, egiaz, egoera hori lortzen baldin bada, bederen.

...

Maite dugunean, ama batek bere haurra eradoskitzen duenean ere, Krishnamurtiren arabera, indarkeria dago, ze elikatzeko borondatea dago, zaintzekoa, bestea zoriontsu egitekoa. Balio al digu horren moduko indarkeria kontzeptuaren definizioak?

...

Hori bai, Krishnamurtik ekarpen interesgarria egiten digu. Más Allá De La Violencia bere liburuan, 73. orrialdean batio indarkeria energia mota bat da, agresioa bihurtzen den moduan erabilitako energia. Azken honek talka egiten du bere aurreko ekuazioarekin, borondatea = indarkeria, ze, honen arabera, ez litzateke soilik agresioan izanen indarkeria, baizik eta desira orotan, plangintzetan, interesetan, afinitatetan, asmotan, sentimentutan... Beraz, indarkeria oro agresio bihurturen balitz, hau orokortua izanen litzateke, edonon. Eta ez da horrela. Argi den legez.

...

Xedea Eta Bitartekoak bere liburu interesgarrian, Aldous-ek maiz aipatzen du biolentzia terminoa. Baina ez du definitzen. Argi lagatzen diguna da indarkeriak beti urruntzen gaituela bakearengandik, eta, beste hitz batzuekin baldin badio ere, biolentziak biolentzia sortzen duela. Bere adierazteko modu zehatza da, guda iraganean zenbait eta hurbilago egon aisego itzuliko dela. Eta, ondorioz, zenbat eta urrutiago izan, zailagoa da berau bueltatzea.

...

Mohandas Karamchand Gandhi-rentzat indarkeria oro zuzengabekeria da eta, dirudienez, zuzengabekeri oro indarkeria. Justizia ez da indarkeria, ordea. Honen gabezia, ordea, bai.

Hau Jiddu Krishnamurti-ren definizioa baina arrazoizkoagoa bada, ze, honentzat, justizia egin nahi izanez gero indarkeria dugu, justizia egiteko borondatea baitugu.

Dena den, Gandhiren esaldi honek zerbait gehiago dakarkigu:

Ezin da benetan o indarkeriaezazale izan eta egonean geratu pertsonarte-zuzengabekerien aurrean.

Ez dago argi zuzentzat jotzen ote duen ze Gandhik ez du definitzen ez zuzenbidea ez indarkeria.

...

Badakiguna da Gandhik koldartzat jo zituela (Bihar estatuko Bettiah aldameneko) herrixka bateko gizonak, etsaiek eraso egin zietenean. Haiek, indarkeriaeza ahotan hartuta, bertatik ihes egin zuten, borroka saihestu zuten, alde egin zuten. Ondorioz, haien emazteak, alabak zein seme txikiak kaltetu zituzten. Ez dakit noraino, zein neurritan izan zen ankerra, odoltsua ala genozida ekintza. Ez dut aurkitu.

Gandhik, aldi horretan, argi laga zuen nahiago zuela biolentoa koldarra baino. Indarkeriaeza, batez ere, ausardia baita.

...

Baina, Gandhik gorago eman digun definizioak ur egiten du, ze, bere iritziz, zuzena baldin balitz odolez defendatzea babes gabe utzi zituzten horiek... ez luke inderkeriatzat jo behar. Beraz, soberan legoke nahiago dut biolentoa koldarra baino, testuingurune horretan, bederen. Zuzenki eginez gero borroka, bere esanetan, ez litzateke biolentoa, erahil eta sarraskitu arren.

Are gehiago, Gandhik badu beste kontraesan bat esaten duenean: animalia gisa, gizakia biolentoa da, ze beste animaliak, nik dakidala, ezin dute zuzengabeak izan.

Errepikatzen dut, Gandhik ez zuen indarkeriaren definizio argi eta operatiborik eta uste dut kontzeptua ez zuela argi bere barnean ere. Ze, erreferentzia moduan hartu dugun liburuan dion legez: ongia eta gaizkia terminu errelatiboak dira...urratsez-urrats indarkeria eta indarkeriaezaren artean bereizi beharko dugu.

Gogora dezagun lehenago esana zuela justizia = ongia = indarkeriaeza = egia eta zuzengabekeria =gaizkia = indarkeria = gezurra, beraz, Gandhijik ez zituen argi ez indarkeria(eza) ez zuzengabekeria, ez ongia, ez egia.

...

Shantidas (Lanza Del Vasto), Gandhin oinarritu eta inspiratu zen, harekin izan zen ikastaldian. Gandhijik berak eman zion Shantidas izena ere (bakearen defendatzaile).
Definizio interesgarria ematen digu: indarkeria indarraren gehiegikeria da. Kontzeptu hau aurreko edozein baina nabarmen eta zehatzagoa da, baina erabilpenaren eta gehiegikeriaren arteko muga definitzea falta du. Nik ez dut hau aurkitu bere idatzi ugarietako bateretan. Segur aski Lanzak, bere irakasle Gandhik bezala, unean unean erabakitzen zuen, intuizioz kontzeptuaren diseinu egokiari esker baino: zer da erabilpena, zer gehiegikeria, zer indarra, zer indarkeria.

...

Jean-Marie Muller, indarkeribako erresistentziaren arloan erreferenteetako batek, definiziogabezitik aterako gaitu, zalantza barik, ze... Indarkeriaezaren hiztegia deitzen den liburua idatzi du! 

Horixe da behar genuena, hiztegia!

Bilatzen dugu biolentzia izeneko atalean (402-408. orrialdeetan frantziar bertsioan, eskuatu dudan horretan, azken kapituluan) eta bere definizia da... da... da...
Ez dago definiziorik!!! 

...

Badio ere lehoiak oreina hil dezake baina ez da horratik biolentoa. Ez da arduraduna ere, berak dioenez. Adierazten duen legez bai itsasoko urak zein uholde batenak hil dezake baina ez da biolentoa.

...

Bere ustez gure zaurgarritasunaren esperientzia da biolento izatera bultzatzen gaituena. Hilkorrak izatearen konszienzia dela erahile bihurtzera bideratzen gaituena. Heriotzarekiko beldurra da erahiltzera garamatzana. Gure bizia mehatxupean sentitzeak eramaten gaitu indarkeria eragitera. Hurkoaren heriotza da norbere bizirautearen aproba.

Bere arrazonamentua oso ahula da hemen. Indarkeria oro ez dator heriotzarekiko beldurretik, eta beldur orok ez gaitu erahiltzera bultzaten. Egia balitz, helduarora iristen garen gizaki orok erahil izana genuen, lehenago beste baten eskutan hilda gertatu ez bagina, behitzat.

Horrexegatik diot kapitulu honen gehiena poesia dela, estetika. Ez, ordea, ezagutza ala gogoeta. Eta horixe behar dugu hemen, ez olerkiak.

...

Bada ildo interesgarria zabaltzen digun Muller-en esaldi bat: Biolentziaren energia da, onartua, otzandua, xukatua, bideratua, menderaratua, lekualdatua, transmutatua, sublimatua izan denean, biziaren mugimentu eraikitzailea espresatzen duena, ez gehiago biolentzia eruptiboa, basatia, krudela.

Indarkeriak energia baldin badu ala eragiten baldin badu, gorago atera zaizkigun beste iritzi batzuengana hurbiltzen gaitu Mullerrek: indarkeria energia gisa.

Mullerrek hau idatzi baldin badu... zer beste izan daiteke indarkeria berarentzat energia baizik? 

Ze zerbait hartu eta, hiru pasarte gorago adierazitako moduetan eraldatuz gero, eraldatzen ari garen hori, zalantza barik, energia da. Ezin du energia baizik izan. Aipatzen duen energia hori guztia eraldatuz gero, aldaketa amaitu ostean geratzerik izanen al luke hutsik dagoen indarkeriarik?  Argi da ezin duela egon, aldiberean, eduki den indarkeria eta edukiontzi den indarkeria, nondik irteten den, emititzen den ala sortzen den energia biolentoa, sormen, eraikimen bihur daitekeena. Eta, geratzea, aldi berean, energiabako indarkeria. Hutsik.

Indarkeriak ezin du izan, aldi berean, edukiontzia eta edukia, bertan geratzen dena baina indarkeria edukirik gabe, beraz, indarkeriak energia behar du. Indarkeriazko energia barik ez dago indarkeriarik. Indarkeria energia baita. Jean-Mari Mullerrek pentsatu izan ala ez (Krishnamurtirekin eta nirekin) indarkeria energiatzat hartzera jotzen du. Aurrerago ikusiko dugu zein modukoa izan daitekeen, ala ez.

...

Osho-k ez zuen libururik idatzi. Berak hitzaldi hutsak eskaintzen zituen. Eta bere pentsakerak eboluzio handia izan zuen denboraren zehar. Hainbat gairi buruz erabat desberdin, alderantziz, pentsatu zuen hitzaldi desberdinetan.

Gogoeta intesgarria dakarkigu indarkeriaren gaiari buruz: berak ezagutu dituen pertsonarik biolentoenak, preziski, indarkeriabakoak deitzen ziren horietxek zirela dio. Ehiztarien artean ere abegituago sentitu dela dio, eta indarkeriezaren guruen artean baino indarkeria gutxiago sentitu duela. Hotzak, urrunekokak... direla dio. Ez, ordea, tigreak ala elefanteak jazartzen eta hiltzen dituzten horiek.

Horrek pentsaraz diezaguke bere burua oso serioski hartzen duten jendeek bizi eta agertzen dutuen zurruntasunari buruz. Agian egia da indarkeriezan bizi nahi duen jendeak indarkeriaz bizi dezakela bere aukera bera.

Gehitzen du (beste) inongo animalia ez da gizakia bezain biolentoa.... (beste) animaliek soilik gose direnean erahiltzen dute.

Azken hau ez da erabat zuzena, ikusi baitira, senaz, inguruan mugitzen duen oro akabatzen duten animaliak, ostera hilotzak jan barik, erahilketa zoramen batean bezala. Etxeko katuetan ikusi ahal da, xaguak, intsektuak ala txoriak erahilez eta gero hauek jaten ez dituztelarik. Edo iheska dituzten axuriak erahiltzen dituzten zakur eta otsoak ere ezagutu dira, hesparru batean ihesean ari diren denak akabatu arte atseden hartzen ez dutenak. Txinpantzeak ere horrela jokatzen dute heuren gudetan.

Baina, Muller-ekiko desados, beste animaliek biolentzia eragin dezaketela uste du Krishnamurti-k, noski, baietz eta Gandhi banatua agertzen da horri buruz.

...

Oso harritu ninduen indarkeriaezazko ekintzei buruz ari zen hitzaldi batean, Jean-Baptiste Libouban ez izatea gai indarkeriatzat zer jotzen zuen galdegin nionean, definiziorik emateko gai ez izatea. Eta harrigarria zen ze, urte luzez, espiritualtasuna eta indarkeriaeza lantzen dituen Arka mugimentuaren komunitate baten erantzule zelako (La Flayssière edo La Fleyssière-koaren) eta 15 urtez mugimentuaren erantzule nagusia izana ere. Eta are harrigarriagoa deritzot ze ekimen horren sortzaileak (Lanza Del Vasto-k) bere liburuetako batean kontzeptua definitua baitzuen, gorago aipatu dugun moduan eta are definizio hobea hatzen punttan izan zuen. Hitzaldia, gainera, Shantidas-en erresistentzia zibilaren ulerkeraz ari zen, beraz, hain oinarrizko kontzeptua ikasia eta barneratua ez izatea iruditu zitzaidan... gutxi jota, tristea. 2012ko uztailaren 13 ostiralean izan zen, Nogaret -en, eta, etengabe indarkeria(eza)z ari ginenez, egokia iruditu zitzaidan kontzeptua argi ziezagula (eta gorago diodanagatik, interesgarri). Ez zuen jakin. Ez zuen egin.

...

Wikipedia

Euskaraz 2008ko maiatzean egin nuen ekarpena oinarrian mantendu da, ze euskaraz indarkeria terminu berak nahiko definitzen du edukia (bere atal moralean), indarraren gehigikeria gisa. 2020ko abenduaren erdialdetik nahikoa aberastu dut, eta mailaz igo.

Egun, gaztelerazko Wikipedia-ko definizioa orduan baina arrazoizkoagoa da. Azter dezagun eta dakusagun zer ekartzen digun:

La violencia es un tipo de interacción entre individuos o grupos, presente en el reino animal, por medio de la cual un animal o grupo de animales, intencionalmente causa daño o impone una situación, a otro u otros animales.

Uste dut biolentzia ez dela animalien erreinuko exklusiba. Edozein parasitismo biolentzia da eta landareek ere parasita dezakete eta oso (pozonitsuak, haragijaleak, inbasiboak), bakterioak, protistak, monerak, arkeak zein onddoak. Onddo batek pozoina prestatzen duenean (bere es`porek haien ugal-funtzioa bete barik gera ez daitezen) biolentziaz ari da.

Covid-19 ez al da biolentoa hainbeste jende hil ostean?

Soberan da ere intencionadamente, ze, gorago nien moduan, espetxeak nahigabe haien emazte(oih)ak, emaztegai(oih)ak erahil zituzten gizonez beteak daude.

Maiz biolentzia erreakzionatzen da nahita (ez) izateko denbora barik.

A otro u otros animales ere ez da zuzena, ze, beste erreinuetako izakiek ere sor baitezakete indarkera, baita harriek, urek, haizeek... biolentziaz joka baitezakete (ez indarkeriaz, ordea). Energia ala indar handiz.

...

Munduko Osasun Erakundea( MOE)-rentzat indarkeria da:

El uso intencional de la fuerza física, amenazas contra uno mismo, otra persona, un grupo o una comunidad que tiene como consecuencia o es muy probable que tenga como consecuencia un traumatismo, daños psicológicos, problemas de desarrollo o la muerte.

Solo considera la fuerza física (es decir, las agresiones) o las amenazas de las mismas. Es una definición muy parcial, es decir, incompleta. Que es lo que una definición nunca ha de ser.

¿No es violencia el robo?

¿No es violencia la imposición?

¿No es violencia la mentira, el engaño la manipulación?

¿No es violencia un secuestro que se cometa con la persona sedada o anestesiada?

¿Y cómo se puede valorar si algo puede causar daños muy probablemente?

¿Y si se viola a una jovencita dormida o bajo los efectos de una droga, de forma muy dulce y tierna sin que ella ni siquiera se llegue a enterar, no sería violencia?

...

Thomas D’Ansembourg en su libro Cessez D’être Gentil, Soyez Vrai ! nos ofrece una interesante definición de paz: profundo contento interior. Muy parecido a la armonía a la que se refiere Lao-Tse. No define violencia, al menos no de modo explícito.

...

Cuando Thomas D’Ansembourg se refiere a la violencia de guante blanco, a la institucional, jerárquica, afectiva... no estamos hablando de fuerzas que actúan, en realidad hablamos de energías soterradas que no se manifestarán en ningún momento (ni falta les hace) hasta que una voluntad distinta se oponga. En ese momento sí que se manifestarán: puede que hasta enormes fuerzas aplasten a quien disienta.

Hay otros elementos más que apoyan lo de dejar fuera de nuestra futura definición el término fuerza y favorecer el de energía (además de varios autores que apuntan ya hacia ella). Me refiero a la mentira a la ocultación y al disimulo.

...

 

INDARKERIAREN NIRE DEFINIZIOA

INDARKERIA KAPITALISTA

INDARKERIA KOMUNISTA

INDARKERIA FAXISTA

INDARKERIA SOZIALISTA

KOLDARKERIA

BA AL DA ALTERNATIBARIK?

GURE BIOLOGIA: TXIMPANNTZE ALA BONOBO?

INDARKERIA FISIKOA

INDARKERIA SOTILA (GEZURRA, ENGAINUA)

INDARKERIA SEXISTA

INDARKERIA MATXISTA

INDARKERIA HENBRISTA

BIKOTEKO INDARKERIA

SEXU INDARKERIA

DESBERDINKERIA

HELDUKERIA

INDARKERIA POLIZIALA

INDARKERIA GUBERNAMENTALA

INDARKERIA INSTITUZIONALA

INDARKERIA POLITIKOA

INDARKERIA BANKARIOA

INDARKERIA ARRAZISTA

INDARKERIA XENOFOBOA

ORDU-INDARKERIA

INDARKERIA UNIFORMIZATZAILEA

INDARKERIA ONOMASTIKOA

HOMOFOBIA

INDARKERIA ALIENATZAILEA

INDARKERIA INFORMATIBOA

INDARKERIA TERMINOLOGIKOA

INDARKERIA JUDIZIALA

INDARKERIA PENITENTZIARIOA

INDARKERIA SOZIALA

IGURIKAPEN SOZIALEKO INDARKERIA

INDARKERIA FISONOMIKOA

LOTSA

INDARKERIA IDEOLOGIKOA

BIKTIMISMOA

KIRO INDARKERIA

LOTERIA EFEKTUA

ALDERANTZIZKO LOTERIA EFEKTUA

BARNE-INDARKERIA

GAINERAKO BIZIDUNEN KONTRAKO INDARKERIA

INDARKERIA KONTSUMISTA

PROSTITUZIOA

LAN INDARKERIA (NEOESKLABOTZA)

INDARKERIA KOLONIALA (NEOKOLONIALISMOA)

INDARKERIA KIMIKOA

INDARKERIA FARMAZEUTIKOA

INDARKERIAARMAMENTISTA

HEZKUNTZA INDARKERIA EDO EDUCA(STRA)ZIOA

INDARKERIA ERLIJIOSOA

ERRUDUNTASUNA

BOTEREKERIA

INDARKERIA PSIKIKOA

INDARKERIA PSIKOLOGIKOA

KATEAZKO ERAHILKETA

INDARKERIA ADICTIVA

INDARKERIA DISTRAKZIOZKOA

INDARKERIA MITOLOGIKOA

INDARKERIA IDEOLOGIKOA

INDARKERIA IHESEZKOA

INDARKERIA PATRONALA

GENOZIDIOA

TERRORISMOA

MAITASUNGABEZIA

ETIKA BERRI BATEN OINARRIA

AZPIAN DATZAN BATASUNA

BATASUN BEHARRA

BORROKA INDARKERIABAKOA

ESPIRITUALTASUNA

KAPITALISMO ORORI ALTERNATIBA

®GERTTZ